HARRIZKO ETA EGURREZKO BASERRI HISTORIKO BABESTU BATEN ERABERRITZEA FRUIZEN BIZKAIA
Se Baserriaren eraberritze osoa egin zen kanpoko harri hormak mantenduaz. Barruko egurrezko egitura guztiz eraberritu zen egurrezko habe eta habexka berriak jarriaz.
ERABERRITZEAREN DISEINU PROZESUA
Diseinu prozesua baserriaren eraberritze lanen balorazio ekonomikoan hasten da. Horretarako, hainbat batzar egingo ditugu eragileekin eta beraien beharrizanak jaso eta aztertu; horrela, eraikineko zein zonalde eraberritu, ze irekiera zabaldu, barruko banaketa, kalitateak etb erabakio dira beharrizan hoiei erantzunez.
Behin informazio aztertuta, eraikuntza kostuak zenbatuko dira eta eragileekin aztertu ea beraien aurrekontura egokitzen den, beharrezkoa bada aldaketak eginez finkaturiko kostura hurbiltzeko.
HASIERAKO EGOERA
Eraikina egoera oso txarrean zegoen eta barrukalde guztia hustu behar iza zen. Egonkortasun bermerik ez zeukaten hormak eraitsi eta berriz jaso ziren.
BASERRIAREN ERABERRITZEA
Behin proiektua gauzatu eta udaleko lizentziak eskuratuta, baserriaren eraberritze lanekin hasten da.
BARRUKO ESPAZIOAK
Helburua barruko espazioei ahalik eta konporako zabalkunde eta argitasun gehien lortzea izan zen kasu honetan, inguru oso heze eta gereizpetsuan bait zegoen.
BIZITZEA GOGOKO ZENUKEEN ESPAZIOAK SORTZEN DITUGU
Gure helburu nagusia zure beharrizanetara eta bizi estilora egokitzen den espazioa sortzea da. Hori lortzeko, zuen eskura jartzen ditugu 3D irudi interaktiboen azken aurrerapenak. Gainera, aurrekontuen kudeaketa gauzatzen dugu bermea hematen duten obra jarraipeneko azken teknologiekin, horrela obrako desbideraketa posibleak eragotziaz.