ERABERRITZEAREN DISEINU PROZESUA
Diseinu prozesua baserriaren eraberritze lanen balorazio ekonomikoan hasten da. Horretarako, hainbat batzar egingo ditugu eragileekin eta beraien beharrizanak jaso eta aztertuaz; horrela, eraikineko zein zonalde eraberritu, ze irekiera zabaldu, barruko banaketa, kalitateak etb erabakiko dira beharrizan hoiei erantzunez.
Behin informazioa aztertuta, eraikuntza kostuak zenbatuko dira eta eragileekin aztertu ea beraien aurrekontura egokitzen den, beharrezkoa bada aldaketak eginez finkaturiko kostura hurbiltzeko.
HASIERAKO EGOERA
Eraikina oso egoera txarrean zegoen atzealdea guztiz erorita. Barruko elementuak kendu ziren eta egoera txarrean zeuden hormak eraitsi berriro berreraikitzeko.
BASERRIAREN ERABERRITZEA
Behin proiektua gauzatu eta udaleko lizentziak eskuratuta, baserriaren eraberritze lanekin hasten da.
BIZITZEA GOGOKO ZENUKEEN ESPAZIOAK SORTZEN DITUGU
Gure helburu nagusia zure beharrizanetara eta bizi estilora egokitzen den espazioa sortzea da. Hori lortzeko, zuen eskura jartzen ditugu 3D irudi interaktiboen azken aurrerapenak. Gainera, aurrekontuen kudeaketa gauzatzen dugu bermea hematen duten obra jarraipeneko azken teknologiekin, horrela obrako desbideraketa posibleak eragotziaz.
PROIEKTUAREN 3D KUDEAKETA
Proiektua 3D-an garatu zen bere osotasunean, bai neurketetan 3D eskanerra erabiliaz eta eragileei 3D proposamenak erakutsiaz baserriaren bukaera itxura hobeto baloratzeko eta beraien beharrizanetara ondo egokitzen zen ikusi ahal izateko.
Eraikitze prozesuaren beste argazki batzuk: