HARRI ETA EGURREZKO ERAIKINA ZEANURIN BIZKAIA

XVI. mendeko baserri honek hondare babesa zaukan eta eraberritze lana kontu handiz egin behar izan zan. Eraikina oso egoera txarrean zagoen, atzealdea guztiz erorita. Eraikinaren eraberritze osoa egin zen kanpoko harri horma batzuk berrerakita. Barruko egurrezko egituraren zati bat guztiz berreraiki zen aurrekaldeko XVI.mendeko egitura babestua mantenduaz.

REFORMA DE CASERIO PIEDRA Y MADERA EN ZEANURI BIZKAIA HARRIZKO BASERRI ERABERRITZEA

ERABERRITZEAREN DISEINU PROZESUA

Diseinu prozesua baserriaren eraberritze lanen balorazio ekonomikoan hasten da. Horretarako, hainbat batzar egingo ditugu eragileekin eta beraien beharrizanak jaso eta aztertuaz; horrela, eraikineko zein zonalde eraberritu, ze irekiera zabaldu, barruko banaketa, kalitateak etb erabakiko dira beharrizan hoiei erantzunez.

Behin informazioa aztertuta, eraikuntza kostuak zenbatuko dira eta eragileekin aztertu ea beraien aurrekontura egokitzen den, beharrezkoa bada aldaketak eginez finkaturiko kostura hurbiltzeko.

HASIERAKO EGOERA

Eraikina oso egoera txarrean zegoen atzealdea guztiz erorita. Barruko elementuak kendu ziren eta egoera txarrean zeuden hormak eraitsi berriro berreraikitzeko.

BASERRIAREN ERABERRITZEA

Behin proiektua gauzatu eta udaleko lizentziak eskuratuta, baserriaren eraberritze lanekin hasten da.

BARRUKO ESPAZIOAK

Helburua barruko espazioei ahalik eta konporako zabalkunde eta argitasun gehien lortzea izan zen.

BIZITZEA GOGOKO ZENUKEEN ESPAZIOAK SORTZEN DITUGU

Gure helburu nagusia zure beharrizanetara eta bizi estilora egokitzen den espazioa sortzea da. Hori lortzeko, zuen eskura jartzen ditugu 3D irudi interaktiboen azken aurrerapenak. Gainera, aurrekontuen kudeaketa gauzatzen dugu bermea hematen duten obra jarraipeneko azken teknologiekin, horrela obrako desbideraketa posibleak eragotziaz.

PROIEKTUAREN 3D KUDEAKETA

Proiektua 3D-an garatu zen bere osotasunean, bai neurketetan 3D eskanerra erabiliaz eta eragileei 3D proposamenak erakutsiaz baserriaren bukaera itxura hobeto baloratzeko eta beraien beharrizanetara ondo egokitzen zen ikusi ahal izateko.

Eraikitze prozesuaren beste argazki batzuk:

Deja un comentario

Kontsultaren bat egin nahi baduzu jarri gurekin harremanetan: