Baserri eraberritzeak

Mota eta egoera desberdinetan aurkitzen ziren hainbat baserri eraberritzetan lan egin ondoren (XVI. Mendea baino arinagoko baserriak eta ondarearen babesa dutenak) eraikin enblematiko hauen eraberritzean aditutzat (baita grinatsuak ere) hartzen dugu gure estudioa.

Eraikin zaharrak eta gaur egungo espazioak

Nahiz eta baserriak aspaldiko eraikinak izan, barnealdea modu desberdinetan atontzeko aukera ematen du; estilo tradiozionalenetik modernoetara, bezeroaren gustu estetikoen arabera.

Guri alde honetan laguntzea asko gustatzen zaigu eta barneko ingurunea, argiztapena eta estetikan laguntzea batez ere, proiektuaren nahitaezko alde bat iruditzen baitzaigu.

Baserriaren historia kontuan hartzen dugu

Eraikinaren historia eta memoria baloratzea garrantzitsua da. Barneko eta kanpoko atmosferari izaera interesgarria ematen diona dela ulertzen baitugu.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare sailarekin elkarlanean ibili gara XVI. Mendeko hainbat baserriren eraberritzeetan. Honek, proiektu hauen ebazpenetan ezagutza ematen digu, hauek aurrera eramateko unean.

Balorazio ekonomikoa

Mota honetako esku hartzeetan arazo nagusia bezeroak obra egiterakoan egin behar duen inbertsioaren inguruko ezjakintasuna eta esfortzuak dakarren ziurgabetasuna da.

Arrazoi honengatik, lehenengo bisitatik bezeroa edo promotorea erabakitze prozesu guztian laguntzea da gure helburua.

Horrenbestez, lehenengo egiten dugun gauzetako bat eraberritzearen balorazio ekonomikoa da proiektuaren diseinuarekin batera.

Zerbait galdetu edo edozein gairen inguruan kontsultarik baduzu idatzi egiguzueta ahalik eta arinen erantzungo dizugu.

Erosotasuna eta eraikinetan soluzioak

Egin ditugun esku hartzeetan erosotasun eta espazio banaketa maila altuak lortu dira.

Eraikinaren hasierako egoera kontuan izan gabe, gaur egungo eraikitzeko materialak eta teknikei esker, babes eta isolatze termiko maila altuak lortzen dira hezetasunari aurre egiteko. Eraikin hauen arazo handiena izaten baita.

3D bistaratzea eta teknologia digitala

Bezeroa sortu behar diren espazioekin seguru sentitzea interesatzen zaigu. Horregatik, puntako tresnak erabiltzen ditugu, eraikina barrutik eta kanpotik 3D ikuspegiarekin erakutsiz.

Horrela, azkeneko emaitza bezeroarekin adostutakoarekin bat datorrela bermatuz.

Baserri eraberritzea Iurretan

Baserri eraberritzea Berrizen

Baserri eraberritzea Zeberion

Aiert Arkitektura Bizkaian

Arkitektura estudioa Durangon (Bizkaian), Bizkaiko baserri eta pisuen eraberritzean eta planta berriko etxeetan espezializatua.

© [2020] Aiert arkitektura