ARKITEKTURA ESTUDIOA PROIEKTUAK DURANGO BIZKAIA

Gure estudioa Durangoko erdigunean dago, alde zaharrean. Arkitektura eta horrekin zerikusia duen guztia maite dugu. Diseinu-prozesuaren zati garrantzitsua da bezeroei proiektuan zehar sortzen diren arazoak ebaztea, bai gai burokratikoengatik sortu daitezkeenak (udaletako izapideak, ur agentziarekin arazoak, foru aldundiko errepide baimenak, etab.) edota diseinu-gaiengatik edo gai ekonomikoengatik sortzen direnak.

ARQUITECTURA
  ARQUITECTO DURANGO REFORMA BIZKAIA ARKITEKTURA ESTUDIOA ARKITEKTOA

Gure lanen ardatz nagusiak, eraikin publikoak (ikastetxeak, jolastokiak, enparantzak etb) eta baserriak eraberritzea eta etxebizitza berriak eraikitzea dira. Foru aldundiko ondareak babestutako eraikinen proiektuak garatu ditugu, baita ibaietatik edo foru-errepideetatik gertu daudelako, baimen arazoak dituzten baserriak eta abar ere. Gure helburua bezeroak izan ditzakeen arazoak ebaztea da arazorik sortu ez dadin.

BULEGOAREN ERABERRITZEAREN DISEINUA

Gure jarduera garatzen dugun lokala merkataritzarako erabiltzen zen lehen. Behar ez ziren elementu guztiak kendu ziren. Lanekin hasi eta berehala konturatu ginen zarpiatuaren azpian adreilu zaharra zegoela. Lehentasun nagusia izan zen adreilu hori berreskuratzea estudioari izaera emateko.

ARQUITECTURA ARQUITECTO DURANGO REFORMA BIZKAIA ARKITEKTURA ESTUDIOA ARKITEKTOA ARQUITECTURA ARQUITECTO DURANGO REFORMA BIZKAIA ARKITEKTURA ESTUDIOA ARKITEKTOA

MATERIALAK ETA ESPAZIOAREN GOXOTASUNA

Eraberritzean, hasierako espazioan zeuden materialetara egokitzeko, hormetako adreilu zaharra berreskuratu zen. Gainera, zura eta metala erabili ziren espazioari izaera berezia emateko.

ERABERRITZE PROZESUA

Proiektua egin eta beharrezko lizentziak lortu ondoren, lokala eraberritzen hasi ginen. Beharrezkoak ez ziren sapai eta elementu faltsu guztiak kendu ziren, eta pilare eta sabaietan ezkutatutako egurrezko egitura zaharra berreskuratu zen.

ARQUITECTURA ARQUITECTO DURANGO REFORMA BIZKAIA ARKITEKTURA ESTUDIOA ARKITEKTOA ARQUITECTURA ARQUITECTO DURANGO REFORMA BIZKAIA ARKITEKTURA ESTUDIOA ARKITEKTOA

Gure estudioak egindako beste lan batzuk (egin klik argazkietan proiektuak ikusteko):

Kontsultaren bat egin nahi baduzu jarri gurekin harremanetan: