BARANGON ESKOLA IKASTETXE BARRU ERABERRITZE DISEINUA BIZKAIA

Oso egoera txarrean zeuden barne espazioan eraberritzea eta zirkulazioak hobetzea izan ziren helburu nagusiak. Bi grada berri sortu ziren ikasleak beraien artean hartueman handiaoa izateko eta interakzioa hobetzeko. Aitzol Aurrekoetxearekin elkarlanean garatu zen proiektua eta eskolako eragileekin batera hartu ziren erabakiak aukera ezberdinak aztertuaz eta alde ekonomikoa kontutan hartuaz. Bestalde, isolamentu termikoa, akustikoa, aireztapena etab hobetu ziren.

ERABERRITZEAREN DISEINU PROZESUA

Diseinu prozesuan era ezberdineko batzarrak egin ziren eraikinaren eraldaketa puntu desberdinetatik aztertzeko. Eskolak eraberritze lanetarako zeukan aurrekontua kontutan harturik proposamen ezberdinak egin ziren, eskolaren barne antolaketaren inguruan.

HASIERAKO EGOERA

Hasierako azterketetik ikusi zen egin behar ziren eraberritze lanak bolumen handikoak zirela. Horrela, kontutan harturik eskola bat dela eta udan egin behar zirela lanak, egin beharreko lanak behar bezala antolatu ziren eskolako talde gidariarekin eta eraikuntza enpresarekin elkarlanean.

REHABILITACION DE INTERIORES DE COLEGIO EN BERANGO BIZKAIA IKASTETXE ESKOLA BARRU ERABERRITZEA REHABILITACION DE INTERIORES DE COLEGIO EN BERANGO BIZKAIA IKASTETXE ESKOLA BARRU ERABERRITZEA

ERABILITAKO MATERIALAK

Eraberritze lanen helburua, barne antolaketarekin batera, barru espazioei izaera eroso eta goxoagoa ematea izan zen. Horretarako egurra eta kolore alaiko biniloak erabili ziren, espazio erakargarriago bat sortuaz.

REHABILITACION DE INTERIORES DE COLEGIO EN BERANGO BIZKAIA IKASTETXE ESKOLA BARRU ERABERRITZEA REHABILITACION DE INTERIORES DE COLEGIO EN BERANGO BIZKAIA IKASTETXE ESKOLA BARRU ERABERRITZEA

KOLOREEN LANKETA

Eskola bat izatera, hasieratik izan zen ideia garrantzitsuena koloreak erabili beha zirela izan zen. Horretarako era ezberdinetako koloreak landu ziren eta azkenik, 3 oinarrizko kolore erabiltzea erabaki zen, laranja, urdina eta berdea, egurrarekin oso ondo moldatzen direnak.

REHABILITACION DE INTERIORES DE COLEGIO EN BERANGO BIZKAIA IKASTETXE ESKOLA BARRU ERABERRITZEA REHABILITACION DE INTERIORES DE COLEGIO EN BERANGO BIZKAIA IKASTETXE ESKOLA BARRU ERABERRITZEA
REHABILITACION DE INTERIORES DE COLEGIO EN BERANGO BIZKAIA IKASTETXE ESKOLA BARRU ERABERRITZEA REHABILITACION DE INTERIORES DE COLEGIO EN BERANGO BIZKAIA IKASTETXE ESKOLA BARRU ERABERRITZEA

OBRAREN GARAPENA

Eraberritze lanak bi zatitan banatu ziren udan zehar bukatzeko. Tabikeak kendu ziren espazio zabalagoak lortzeko eta barne espazioak berrantolatu ziren grada berri bi sortuaz.

Kontsultaren bat egin nahi baduzu jarri gurekin harremanetan: