BERANGO ESKOLA IKASTETXE FATXADA ERABERRITZEA BIZKAIA
Oso egoera txarrean zeuden fatxadak eraberritzea izan zen helburua. Bestalde eguzkia zuzenean sartzen zen geletan eta horren babesa behar zen. Aitzol Aurrekoetxearekin elkarlanean garatu zen proiektua eta eskolako eragileekin batera hartu ziren erabakiak aukera ezberdinak aztertuaz eta alde ekonomikoa kontutan hartuaz. Bestalde, irisgarritasuna ere landu zen ranpa berriak eta igogailu bat jarriaz.
ERABERRITZEAREN DISEINU PROZESUA
Diseinu prozesuan era ezberdineko batzarrak egin ziren eraikinaren eraldaketa puntu desberdinetatik aztertzeko. Alde batetik eskolak eraberritze lanetarako zeukan aurrekontua kontutan harturik proposamen ezberdinak egin ziren, fatxada mota ezberdinak aztertuaz; bai fatxada bentilatuak eta sate sistema.
Bestalde, eguzkitzapen arazoa ebazteko lama mugikor sistema aukeratu zen. Sistema honekin behar zen argitasuna kudeatu daiteke eta gainera estetikoki bateratasun bat ematen dio eraikinari.
HASIERAKO EGOERA
Hasierako azterketetik ikusi zen egin behar ziren eraberritze lanak bolumen handikoak zirela. Horrela, kontutan harturik eskola bat dela eta udan egin behar zirela lanak, urte bitan banantzea erabaki zen eraberritzea, fase bitan. Horrela hasierako fasean eraikinaren adreiluzko elementuak kendu ziren eta oinarria atondu zen bigarren fasean egingo ziren isolamentu lanak etb egiteko fatxada prest izateko.
IRISGARRITASUN LANKETA
Proiektuan landu zen beste gai bat irisgarritasunarena izan zen. Patioak nibel ezberdinetan zeuden eta eraikin barruan ere irisgarritasun arazoak zeuden. Horretarako ranpa sistema bat sortu zen eta 1 pabeloian igogailu bat instalatu zen.
KOLOREEN LANKETA
Eskola bat izatera, hasieratik izan zen ideia garrantzitsuena koloreak erabili beha zirela izan zen. Horretarako era ezberdinetako koloreak landu ziren eta azkenik, eraikin bloke bakoitzari kolore ezberdin bat ezartzea erabaki zen, ikasleek ongi identifikatu zezaten zein zen beraien eraikina. Bestalde, koloreek patioei beste itsura bat ematen die, haurrak gustorago egotea bermatuz.
FATXADEN ISOLAMENTUAREN LANKETA
Fatxaden eraginkortasun energetikoa hobetzeko, sate sistema erabili zen aurreko fatxadetan, lamek babestuta. Atzealdeko fatxadetan aldiz, pieza zeramikoz osotutako fatxada aireztatua sortu zen.
OBRAREN GARAPENA
Obraren garapena bi urtetan zehar egin zen. Lehenengo urtean zeuden adreiluzko elementuak kendu ziren eta fatxada atondu. Bigarren urtean SATE sistema eta atzeko fatxada egin ziren.