BERANGO ESKOLA PATIO ESTALTZEA BIZKAIA
Helburu nagusia ikastetxeko eraikin nagusia frontoiarekin aterpe baten bidez lotzea izan zen. Era berean harmaila berriak sortu ziren frontoian. Aitzol Aurrekoetxearekin elkarlanean garatu zen proiektua eta eskolako eragileekin batera hartu ziren erabakiak aukera ezberdinak aztertuaz eta alde ekonomikoa kontutan izanik. Bestalde, estolderia sarea, irisgarritasuna eta zoladura hobetu ziren.
ERABERRITZEAREN DISEINU PROZESUA
Diseinu prozesuan era ezberdineko batzarrak egin ziren eraikinaren eraldaketa puntu desberdinetatik aztertzeko. Eskolak eraberritze lanetarako zeukan aurrekontua kontutan harturik proposamen ezberdinak egin ziren, egitura elementuen eta materialen inguruan.
HASIERAKO EGOERA
Zailtasun handiena material ezberdinen erabilera izan zen, metala, egurra eta izaera ezberdinetako zoladurak. Horrela, kontutan harturik eskola bat dela eta udan egin behar zirela lanak, egin beharreko lanak behar bezala antolatu ziren eskolako talde gidariarekin eta eraikuntza enpresarekin elkarlanean.
ERABILITAKO MATERIALAK
Eraberritze lanen helburua, barne antolaketarekin batera, espazioei izaera eroso eta goxoagoa ematea izan zen. Horretarako egurra eta lur koloreko zoladurak erabili ziren, espazio erakargarriago bat sortuaz.
Kontsultaren bat egin nahi baduzu jarri gurekin harremanetan: