TABERNA-LUDOTEKA ESPAZIO ERABERRITZEA NATXITUAN BIZKAIA
Espazioaren eraberritze integrala egin zen ludoteka-lokal publiko gisa erabiltzeko, eta udalak kudeatuz. Hasiera batean, lokalak ez zuen atzeko eremurantz ikuspegirik; gabezia hori konpontzeko, leihate handi batzuk jarri ziren, lokalaren erabiltzaileei bistak eskaintzeko, eta, aldi berean, banku batzuk jarri ziren paisaiari begira eseri ahal izateko.
ERABERRITZEAREN DISEINU PROZESUA
Diseinu prozesua eraberritze lanen balorazio ekonomikoan hasten da. Horretarako, hainbat batzar egingo ditugu eragileekin eta beraien beharrizanak jaso eta aztertu; horrela, pisuko zein zonalde eraberritu, barruko banaketa aukerak, kalitateak etb erabakiko dira beharrizan hoiei erantzunez.
ERABERRITZEAREN HELBURUA
Eraberritzearen helburu nagusia begiratoki handi batzuk sortzea izan zen, lokalaren ikuspegia paisaiarantz zabaltzeko.
MATERIALAK ETA ESPAZIOAREN GOXOTASUNA
Erreforman, hasierako espazioan zeuden materialetara egokitzeko, zura erabili zen, baina hasiera batean zegoena baino kolore argiagokoa, diseinuari dagokionez gaurkotasuna emateko, baina lokalaren izaerari eutsiz.
Gure estudioak egindako beste lan batzuk (egin klik argazkietan proiektuak ikusteko):