TABERNA-LUDOTEKA ESPAZIO ERABERRITZEA ATXONDON BIZKAIA

Arrazolako plazan (Atxondo – Bizkaia) ikastetxe gisa erabiltzen zen eraikin zaharraren eraberritze integrala egin zen. Espazioaren erreforma integralarekin, ludoteka lokal publiko gisa berrerabili ahal izateko prestatu zen. Eraikina udalak kudeatzen du, sustatzaile pribatuei esleituz. Bi solairuko eraikina da, eta beheko solairuko egitura oso egoera txarrean zegoen. Egitura osoa eraberritu zen behe solairuan, eta egurrezko poliedro batzuk jarri ziren komunak eta sukaldea kokatzeko. Obraren zati handi bat auzolanean egin zen.

REFORMA DE EDIFICIO PUBLICO EN BAR-LUDOTECA EN ATXONDO BIZKAIA ERAIKIN ERABERRITZEA TABERNA LUDOTEKAN

ERABERRITZEAREN DISEINU PROZESUA

Diseinu prozesua eraberritze lanen balorazio ekonomikoan hasten da. Horretarako, hainbat batzar egingo ditugu eragileekin eta beraien beharrizanak jaso eta aztertu; horrela, pisuko zein zonalde eraberritu, barruko banaketa aukerak, kalitateak etb erabakiko dira beharrizan hoiei erantzunez.

ERABERRITZEAREN HELBURUA

Erreformaren helburu nagusia herriko jendeak eta bisitariek harremanak izateko espazio atsegin bat sortzea izan zen. Horretarako, egurra bezalako materialak aukeratu ziren eta pellet bidez berotzen duen su baxuari eman zitzaion garrantzia. Elementu horrek giro atsegina ematen dio lokalari neguan piztuta dagoenean, eta udan dekorazio elementu bihurtzen da, jendea elementu horren inguruan sortutako bankadetan eseriz.


MATERIALAK ETA ESPAZIOAREN GOXOTASUNA

Erreforman, hasierako espazioan zeuden materialetara egokitzeko, zura erabili zen, baina hasiera batean zegoena baino kolore argiagokoa, diseinuari dagokionez gaurkotasuna emateko, baina lokalaren izaerari eutsiz.

ERAIKITZE PROZESUA

Udalak kudeatu zuen eraberritzea, baina zati handi bat auzolanean egin zuten herritarrek. Beheko solairuko forjatua kendu eta osorik berreraiki zen egoera oso txarrean zegoelako. Zurezko poliedroak pinuzko egitura-elementuekin sortu ziren, eta lurzorua material berarekin estali zen, espazioari bateratasuna emanez.

Egurrezko poliedroen bilakaera diseinu fasetik eraikuntzararte:

Jarraian, egurrezko bolumenak nola landu ziren obran zehar erakusten da:

Igeltserutza eta errementaritza lanen bilakaera:

KANPOKO ITXURA ETA IRISGARRITASUNA

Eraikina landa-ingurunean dagoenez, arreta berezia jarri zen irisgarritasun-elementuak integratzerako orduan, hala nola arrapalak eta eskailerak, plazako kotatik tabernako solairu nagusirako gainditu beharreko kota aldaketa ia metro batekoa bait zen. Horretarako, eraikinaren aurrekaldean aintzinaik zegoen banku bat mugitu eta arrapalaren hormatxoaren aurrean jarri zen. Horrela, izaera zaharragoa eman zitzaion elementu berriari. Arrapala eta eskilara eraikitzeko, eraikinaren harlanduaren antzeko harrizko plakaketa bat erabili zen. Baranda berria mate-beltzean margotutako metalez egin zen.

EGURREZKO POLIEDROEN DISEINU GARAPENA

Proiektuaren zatirik zailena eta aldi berean, dibertigarriena espazioa osatzen zuten zurezko poliedroen geometrien diseinua eta garapena izan zen. Zeregin horretarako, 3D eredu desberdinak garatu ziren, eta hasierako espazioaren formara eta erabilerara gehien egokitzen ziren irtenbideak aukeratu ziren. Era berean, arreta berezia jarri zen sukaldea eta bainugelak sortzen zituzten elementu horien barruko espazioek formekin. Horrela, barrualde horietan arreta berezia jarriz, bainugela eta sukalde interesgarriagoak sortu ziren, nahiz eta hauek bigarren mailako erabilera izan.

Eraikuntza lanen beste argazki batzuk:

Gure estudioak egindako beste lan batzuk (egin klik argazkietan proiektuak ikusteko):

Kontsultaren bat egin nahi baduzu jarri gurekin harremanetan: