Etxebizitza eraikin berriak
Guretzat garrantzitsua eraikin berri bat sortzerakoan inguruarekin oreka lortzea. Horrela, oso erronka interesgarria da orientazioa, etxearen kanporantzako irekierak eta barruko izaera kontuan hartzea diseinatzerako orduan. Azken finean, bertan biziko direnentzako erosoa izango den eraikin bat sortzea da heburua.
Lehen pausuak
Erronka garrantzitsua da lur sail huts batean etxe bat eraiki eta izaera propioa ematea. Gure estudioan hasieratik zurekin lan egiteko prest gaude; lursailaren salerosketaren erabakitze prozesutik hasita (hala bada), obran sortu daitezkeen kostuak aztertuko ditugu, etxebizitza eraiki eta proiektua diseinatzerako orduan hartu behar ditugun erabakietan lagunduaz.
Lehenengo pausua lekua aztertzea da. Horretarako azterketa sakon bat egiten dugu, bezeroaren beharrak, desioak, kalkulu ekonomikoa etb kontutan hartuaz. Ondoren, eraikina diseinatzen hasten gara.
Balorazio ekonomikoa
Mota honetako esku hartzeetan arazo nagusia bezeroak obra egiterakoan egin behar duen inbertsioaren inguruko ezjakintasuna eta esfortzuak dakarren ziurgabetasuna da.
Arrazoi honengatik, lehenengo bisitatik bezeroa erabakitze prozesu guztian laguntzea da gure helburua. Horrenbestez, lehenengo egiten dugun gauzetako bat balorazio ekonomikoa da proiektuaren diseinuarekin batera.
Diseinatze prozesua
Bezeroa entzutea eta bere ezinegonak, desioak eta helburuak ezagutzea ezinbestekoa da. Horretarako, beharrezko bilerak egitea garrantzitsua da iritziak eta lehentasunak kontuan hartzeko diseinatze prozesuan.
Azken helburua, planteatutako erronka guztiei irtenbidea ematen dien eraikin integral bat egitea da. Horrez gain, bizitzeko atsegina izan behako da, horrela bezeroak eraikinaren barnealdean zein kanpoaldean gozatu ahal izateko.
Proiektuaren definizioa
Behin proiektua zehaztuta, azterketa ekonomikoa egiten da eta aurrekontuak eskatzeari ekiten zaio, gure estudioak konfiantzazkotzat dituen eraikuntza enpresei edo bezeroak proposatzen dituenei..
Obrako lizentzia eta behar diren baimenak eskatzeko proiektua idazten hasten da paraleloan.
3D bistaratzea eta teknologia digitala
Bezeroa sortu behar diren espazioekin seguru sentitzea interesatzen zaigu. Horregatik, puntako tresnak erabiltzen ditugu, eraikina barrutik eta kanpotik 3D ikuspegiarekin bistaratuz. Horrela, azkeneko emaitza bezeroarekin adostutakoarekin bat datorrela bermatzen dugu.
Hasierako diseinate prozesuan, proiektuaren beharrezko aldaketak egiten dira errealite birtuala 3Dn erabiliz, horrela bezeroak proiektua osotasunean ikus dezan.
Gure lan egiteko eraren adibide batzuk: