HARRI ETA EGURREZKO ERAIKUNTZA BERRIKO ETXEBIZITZA BIZKAIAN
ETXEBIZITZAREN DISEINU PROZESUA
Diseinu prozesua etxebizitzaren balorazio ekonomikoan hasten da. Horretarako, hainbat batzar egingo ditugu eragileekin eta beraien beharrizanak jaso eta aztertu; horrela, eraikinaren dimentsio orokorrak, irekierak, kalitateak, barruko banaketa etb erabakio dira beharrizan hoiei erantzunez.
Behin informazio aztertuta, eraikuntza kostuak zenbatuko dira eta eragileekin aztertu ea beraien aurrekontura egokitzen den, beharrezkoa bada aldaketak eginez finkaturiko kostura hurbiltzeko.
BARNE ESPAZIOAK
Helburua barruko espazioei ahalik eta konporako zabalkunde eta argitasun gehien lortzea izan zen baina era berean kanpoaldean aterpeak sortuaz eguzkiarekiko babesa lortzeko udan, barnealdea berotu ez dadin.
BIZITZEA GOGOKO ZENUKEEN ESPAZIOAK SORTZEN DITUGU
Gure helburu nagusia zure beharrizanetara eta bizi estilora egokitzen den espazioa sortzea da. Hori lortzeko, zuen eskura jartzen ditugu 3D irudi interaktiboen azken aurrerapenak. Gainera, aurrekontuen kudeaketa gauzatzen dugu bermea hematen duten obra jarraipeneko azken teknologiekin, horrela obrako desbideraketa posibleak eragotziaz.