PLANTA BAKARREKO ETXEAREN ERAIKUNTZA ZEANURIN BIZKAIA
Oin planta berriko eraikina da, CLT egur egituradun hormekin dago eginda egitura eta harriz eta adreiluz estalita. Helburua paisaiarekin bat egitea eta barne espazio argitsu eta zabalak lortzea izan zen hasieratik.
ETXEBIZITZAREN DISEINU PROZESUA
Diseinu prozesua etxebizitzaren balorazio ekonomikoan hasten da. Horretarako, hainbat batzar egingo ditugu eragileekin eta beraien beharrizanak jaso eta aztertu; horrela, eraikinaren dimentsio orokorrak, irekierak, kalitateak, barruko banaketa etb erabakio dira beharrizan hoiei erantzunez.
Behin informazio aztertuta, eraikuntza kostuak zenbatuko dira eta eragileekin aztertu ea beraien aurrekontura egokitzen den, beharrezkoa bada aldaketak eginez finkaturiko kostura hurbiltzeko.
ETXEBIZITZAREN ERAIKUNTZA
Proiektua entregatu eta udaleko baimenak lortuta, eraikuntza prozesua hasten da. Prozesu honek 12-15 hilabete inguru irauten du eraikuntza enpresaren arabera
BARNE ESPAZIOAK
Helburua barruko espazioei ahalik eta konporako zabalkunde eta argitasun gehien lortzea izan zen baina era berean kanpoaldean aterpeak sortuaz eguzkiarekiko babesa lortzeko udan, barnealdea berotu ez dadin.
BIZITZEA GOGOKO ZENUKEEN ESPAZIOAK SORTZEN DITUGU
Gure helburu nagusia zure beharrizanetara eta bizi estilora egokitzen den espazioa sortzea da. Hori lortzeko, zuen eskura jartzen ditugu 3D irudi interaktiboen azken aurrerapenak. Gainera, aurrekontuen kudeaketa gauzatzen dugu bermea hematen duten obra jarraipeneko azken teknologiekin, horrela obrako desbideraketa posibleak eragotziaz.
CLT EGUR EGITURA
Egitura nagusia CLT-zko egur panelekin osotu zen. Beraien artean lotu ziren eta isolamentu termiko eta harriz estali zen kanpoaldetik.