HARRI ETA EGURREZKO BASERRI BERRERAIKITZEA ZEANURIN BIZKAIA
Hasiera baten oso egoera txarrean zegoen baserri baten berreraikitzea da proiektu hau. Mantendu ziren bi paretetatik abiatu eta harrizko eta termobuztinezko egitura perimetral berria eta egurrezko barnealdea eraiki ziren.
Etxeko gunerik garrantzitsuena sukalde-egongela-jantokiko espazioa da, espazio zabal bat sortuaz, non ia barrualde guztia bistaratzen den, altuera bikoitzei eta tabikeak kentzeari esker. Argi naturala emateko, leihate handiak ireki ziren, bat aterperantz, kanpoaldean egun eguzkitsuetan eta euritsuetan aprobetxatu ahal izateko.

ERABERRITZEAREN DISEINU PROZESUA
Diseinu prozesua baserriaren eraberritze lanen balorazio ekonomikoan hasten da. Horretarako, hainbat batzar egingo ditugu eragileekin eta beraien beharrizanak jaso eta aztertuaz; horrela, eraikineko zein zonalde eraberritu, ze irekiera zabaldu, barruko banaketa, kalitateak etb erabakiko dira beharrizan hoiei erantzunez.
Behin informazioa aztertuta, eraikuntza kostuak zenbatuko dira eta eragileekin aztertu ea beraien aurrekontura egokitzen den, beharrezkoa bada aldaketak eginez finkaturiko kostura hurbiltzeko.


ERABERRITUTAKO EGOERA BERRIA
Eraikuntza-prozesu osoaren ondoren, emaitza honako hau izan da: eraginkortasun energetiko handiko eraikina, espazio zabal eta argitsuekin.
BARNE DISEINUAREN KUDEAKETA
Diseinu-prozesuaren zutabe garrantzitsuenetako bat barne diseinua da. Espazioa bezeroaren beharretara egokitzeko eta giru atseginak eta estetikoki orekatuak lortzeko, altzariak eta argiztapena behar bezala kudeatu behar dira. Horregatik, prozesuaren hasieratik sustatzaileei laguntzen diegu barnealdeen diseinuari buruzko erabakietan, hasieran ezarritako helburura iritsi ahal izateko.


3D-an ikusi ahal izateko tresnak ditugu, pantailan zein 3D betaurrekoen bidez, zuen proiektuaren azken egoera ikus dezazuen birtualki.


BIZITZEA GOGOKO ZENUKEEN ESPAZIOAK SORTZEN DITUGU
Gure helburu nagusia zure beharrizanetara eta bizi estilora egokitzen den espazioa sortzea da. Hori lortzeko, zuen eskura jartzen ditugu 3D irudi interaktiboen azken aurrerapenak. Gainera, aurrekontuen kudeaketa gauzatzen dugu bermea hematen duten obra jarraipeneko azken teknologiekin, horrela obrako desbideraketa posibleak eragotziaz.
BASERRIAREN BERRERAIKITZEA
Una vez realizado el proyecto y obtenidas las licencias necesarias, se procede a la reconstrucción del caserío.
Eraikitze prozesuaren beste argazki batzuk:




















