Antolaketaren diseinuaren lehenengo pausuak
Proiektuaren lehenengo pausua bezeroarekin beharrezko batzarrak egitea da bere beharrak zein diren ulertzeko eta proiektua behar horietara egokitzeko.
Espazioei zabaltasuna eta argitasuna ematea
Diseinatzerako orduan, antolaketa eta espazio aukera desberdinetan zentratzen gara.
Barruko espazioetan zabaltasuna eta argitasuna ematea garrantzitsuena da, etxebizitzaren praktikotasunarekin batera.
Azterketa ekonomikoa eta bideragarritasuna
Eraberritzeetan obrara bideratuko den diru kopurua kontutan hartzea ezinbestekoa da eta diseinua bezeroaren aurrekontura doituko da. Horrek ez du zertan izan behar kalitate arkitektonikoan muga bat.
Jarritako helburuak eta kostuak merketzeko hainbat estrategia daude. Enpresa desberdinen aurrekontuak alderatuz kalkulu ekonomiko bat egiten dugu (Gure estudioak proposatutako enpresekin edota bezeroaren konfiantzazkoekin) proiektua bideragarri eginez.
3D bistaratzea eta teknologia digitala
Bezeroa sortu behar diren espazioekin seguru sentitzea interesatzen zaigu. Horregatik, puntako tresnak erabiltzen ditugu, eraikina barrutik eta kanpotik 3D ikuspegiarekin bistaratuz. Horrela, azkeneko emaitza bezeroarekin adostutakoarekin bat datorrela bermatzen dugu.
Isolamendu akustikoa
Ondo aztertuta ez dagoen isolamendu akustiko batek, bizilagunen zarata dela eta, bezeroaren erosotasunean eragiten du.
Gai honi garrantzia ematen diogu eta bezeroaren eskakizunetara eta aurrekontu ekonomikora egokitzen diren irtenbideak bilatzen ditugu.
Isolamendu termikoa eta efizientzia energetikoa
Eraberritzea egiten denean, isolamendu termikoa jartzea, arotzeria egokiak aukeratzea etb oso garrantzitsua da etxebizitzaren barruan beroa mantendu eta erosotasun termiko egoki bat lortzeko.
Esku hartze hauei esker berogailuaren gastuan aurrezten dugu. Gainera, kontsumo baxuko galdara bat jartzen saiatuko gara beroaren produkzioak dakarren gastu energetikoa gutxitzeko.
Gure lan egiteko eraren adibide batzuk: