METALEZKO ESKAILERADUN ETXE ERABERRITZEA DURANGON BIZKAIA
Etxebizitzaren eraberritze osoa egin zen hormak, lurra eta zapaiak eraitsiaz. Beheko eta goiko solairuen arteko lotura berrantolatu zen eta kanpoko terrazarekiko erlazioa hobetu. Isolamentu termiko eta akustikoa ere hobetu ziren.
ERABERRITZEAREN DISEINU PROZESUA
Diseinu prozesua etxebizitzaren eraberritze lanen balorazio ekonomikoan hasten da. Horretarako, hainbat batzar egingo ditugu eragileekin eta beraien beharrizanak jaso eta aztertu; horrela, pisuko zein zonalde eraberritu, barruko banaketa aukerak, kalitateak etb erabakiko dira beharrizan hoiei erantzunez.
ERABERRITZE LANEN HELBURUA
Eraberritze lanen helburu nagusia, hasiera batean zeuden espazio estuak bateratzea izan zen. Behin tabikeak kenduta, izaera ezberdineko txokoak sortu ziren, hala nola, egongela, langela, sukalde jangela espazioa etb. Era berean goiko espazioarekin lotzen zuen eskailera berdiseinatu zen lotura hobetzeko.
MATERIALAK ETA ESPAZIOAREN GOXOTASUNA
Proiektatzerakoan, linea minimalista aukeratu zen espazialtasuna, argitasuna eta espazioen garbitasuna lortzeko. Era berean, espazio hauek oso hotz ez gelditzeko, egur texturadun eta tono epeleko materialak ere erabili ziren oreka lortzeko
KANPOKO ESPAZIOAK
Terraza daukaten etxebizitzek aukera asko ematen dituzte kanpo espazioa barruko espazioaren anpliazio moduan sentitzeko. Horrela, kanpo espazioa barruko egongela izango balitz moduan gozatu daiteke.
BIZITZEA GOGOKO ZENITUZKEEN ESPAZIOAK SORTZEN DITUGU
Gure helburu nagusia zure beharrizanetara eta bizi estilora egokitzen den espazioa sortzea da. Hori lortzeko, zuen eskura jartzen ditugu 3D irudi interaktiboen azken aurrerapenak. Gainera, aurrekontuen kudeaketa gauzatzen dugu bermea hematen duten obra jarraipeneko azken teknologiekin, horrela obrako desbideraketa posibleak eragotziaz.
Diseinu prozesuan erabilitako 3Dak:
BAINUGELAK ETA KOMUNAK
Etxe batean, nahiz eta bigarren mailako garrantzia izan, garrantzitsua da komun eta bainugelen diseinu on bat egitea. Horretarako, zehaztasun handiarekin aztertzen ditugu espazio hauek bezeroaren beharrizanetara egokitzeko.
Hau da etxebizitzaren hasierako egoera. Banaketa asko zeuzkan eta nahiz eta azalera asko izan, ez zuen zabaltasun sentsazioa ematen. Horregaitik, lehentasuna estantzia hauek lotzearena izan zen zabaltasuna eta argitasuna lortzeko.