Erronka garrantzitsua da lur sail huts batean etxe bat eraiki eta izaera propioa ematea. Gure estudioan hasieratik zurekin lan egiteko prest gaude; lursailaren salerosketaren erabakitze prozesutik hasita (hala bada), obran sortu daitezkeen kostuak aztertuko ditugu, etxebizitza eraiki eta proiektua diseinatzerako orduan hartu behar ditugun erabakietan lagunduaz.
Lehenengo pausua lekua aztertzea da. Horretarako azterketa sakon bat egiten dugu, bezeroaren beharrak, desioak, kalkulu ekonomikoa etb kontutan hartuaz. Ondoren, eraikina diseinatzen hasten gara.
Azken helburua, planteatutako erronka guztiei irtenbidea ematen dien eraikin integral bat egitea da. Horrez gain, bizitzeko atsegina izan behako da, horrela bezeroak eraikinaren barnealdean zein kanpoaldean gozatu ahal izateko.