METALEZKO BEIRATEGIDUN ETXE ERABERRITZEA ELORRION BIZKAIA
Etxebizitzaren eraberritze osoa egin zen hormak, lurra eta zapaiak eraitsiaz. Lan egiteko espazio bat sortu zen espazio nagusitik beirategi batekin bananduaz. Isolamentu termiko eta akustikoa ere hobetu ziren.
ERABERRITZEAREN DISEINU PROZESUA
Diseinu prozesua etxebizitzaren eraberritze lanen balorazio ekonomikoan hasten da. Horretarako, hainbat batzar egingo ditugu eragileekin eta beraien beharrizanak jaso eta aztertu; horrela, pisuko zein zonalde eraberritu, barruko banaketa aukerak, kalitateak etb erabakiko dira beharrizan hoiei erantzunez.
ERABERRITZE LANEN HELBURUA
Eraberritze lanen helburu nagusia, hasiera batean zeuden espazio estuak bateratzea izan zen. Behin tabikeak kenduta, izaera ezberdineko txokoak sortu ziren, hala nola, egongela, langela, sukalde jangela espazioa etb. Logelak alborako fatxadako lehioetara zabaldu ziren eta egongela eta eguneko espazioak jardinera ematen zuten lehioetara.
MATERIALAK ETA ESPAZIOAREN GOXOTASUNA
Proiektatzerakoan, linea minimalista aukeratu zen espazialtasuna, argitasuna eta espazioen garbitasuna lortzeko. Era berean, espazio hauek oso hotz ez gelditzeko, egur texturadun eta tono ilun baina era berean epeleko materialak ere erabili ziren oreka lortzeko.
METALEZKO EGITURADUN BEIRATEGIA
Espazio nagusiarekin erlazioa izateko baina era berean akustikoki eta erabilera aldetik bananduta gelditzeko, metalezko egitura zeukan beirategi bat erabili zen.
EGURREZKO LAMADUN PASILLO KURBOA
Etxebizitzak zeuzkan proportzio luzeengaitik, banaketa egiterakoan pasillo luze bat egin beharra zegoen egongela nagusia eta etxe sarrera lotzeko. Distantzia sentsazio hori ekiditeko, pasilloa egurrezko lamekin estali zen alde baterae ta forma aldetik kurba itxura eman zitzaion ibilbidearen sentsazioa laburragoa izan zedin.
BIZITZEA GOGOKO ZENITUZKEEN ESPAZIOAK SORTZEN DITUGU
Gure helburu nagusia zure beharrizanetara eta bizi estilora egokitzen den espazioa sortzea da. Hori lortzeko, zuen eskura jartzen ditugu 3D irudi interaktiboen azken aurrerapenak. Gainera, aurrekontuen kudeaketa gauzatzen dugu bermea hematen duten obra jarraipeneko azken teknologiekin, horrela obrako desbideraketa posibleak eragotziaz..
Diseinu prozesuan erabilitako 3Dak:
BAINUGELAK ETA KOMUNAK
Etxe batean, nahiz eta bigarren mailako garrantzia izan, garrantzitsua da komun eta bainugelen diseinu on bat egitea. Horretarako, zehaztasun handiarekin aztertzen ditugu espazio hauek bezeroaren beharrizanetara egokitzeko.